Azpeitia ezagutzeko irteera

Guaixe 2015ko urr. 23a, 14:00

Arakilgo udazkeneko kultur agendaren barruan programatua dago arakildarrak Azpeitira eramanen dituen txangoa. 30 bat arakildarrek eman dute izena. 9:00etan abiatuko dira. Handik jaitsi eta Euskal Trenaren Museoari bisita eginen diote eta lurrun makina duen tren batean bidaia eginen dute. 14:00etan bazkaltzeko hitzordua dute, gero Azpeitia ezagutzeko parada izanen dutelarik. 18:00etan Arakilerako bueltako bidea hartuko dute.

Argazki lehiaketa
Udazkena Arakilen. Gai hori emanda lehiaketa antolatu du Arakil Kulturak. Bi sari banatuko dira: epaileena, (150 euro) eta herri bozka bidez aukeratutakoa (50 euro). Azaroak 15era arteko epea izanen da lanak aurkezteko. Oinarriak www.arakil.net web orrian kontsultatu daitezke.


Egitaraua
Azaroak 7, larunbata. Haurren jolas eguna
16:00etan Puzgarriak, txokolate-jatea, zirko tailerra, ginkana… Etxarrengo frontoian.

Azaroak 21, larunbata. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
19:00etan Con ojos de tortuga, helduendako ipuin kontalaria. Etxarrengo elkartean.

Azaroak 28, larunbata. Egun musikatua
19:00etan Arakilgo abesbatzaren kontzertua, Hiriberriko elizan.
22:00etan Erorrekin musika afaria, Txitera elkartean.

Abenduak 4, ostirala
17:00etan Inside out, Del Reves, Izurdiagako elkartean.