Zalduak ezin izan zuen Elomendi menpean hartu

Guaixe 2015ko urr. 27a, 09:14

Elomendiko futbol txapelketa. B multzoa. 1. faseko 6. jardunaldia: Zaldua 1 – Elomendi 2 / Egiarretak atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Elomendiko futbol txapelketako 1. Faseko 6. Jardunaldia jokatu zen. B multzoan, Arakilgo Zalduak galdu egin zuen, 1 eta 2, Elomendiren kontra. Egiarretak atseden jardunaldia zuen. Sailkapenari begira, Beriain da liderra (16 puntu), Egiarreta bigarrenari (9 puntu) 7 puntu aterata. Zaldua bosgarrena da (6 puntu).

Larunbatean Egiarretak sailkapenean 6.a den Ororbia izanen du aurkari Uharte Arakilen jokatuko den partidan. Zalduak, berriz, Beriain liderraren kontra jokatu beharko du, Lekunberrin.