Arakildarrak Azpeitian

Guaixe 2015ko urr. 27a, 19:39

Larunbatean autobus bat irten zen Arakildik Azpeitiara. Goizean Trenaren museoa bisitatu zuten eta lurrun-makinak tiratutako trenean txangoa egin zuten. Eguerdian Loialara joan ziren, han bazkaltzeko asmoz. Arratsaldea librea zuten, batzuk mahainguruan gelditu ziren kartetan. Nahi izan zuenak Loiola ezagutzeko aukera izan zuen: santutegia eta Iñaxioren museoa besteak beste.