Arakilgo udazkenak badu bere argazkia

Guaixe 2015ko abe. 12a, 11:33

Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak, Arakil Kulturak, antolatutako udazkeneko argazki lehiaketak baditu sarituak. Epaileek Eduardo Uharteren argazkiaren alde egin zuten. Hiriberriko Arizabaletik ibarra lainopean dela Gaztelu, Bizkai eta Elomendi ikus daitezke argazki horretan. 150 euroko saria eskuratu du Uhartek. Herri bozketa ere egin zen eta arakildarrek Ander Otxoaren Gau itoa izeneko argazkia aukeratu zuten. Errotzen ibai ondoan gauean egindako argazki ikusgarria hori ere. Lehiaketara 27 argazki aurkeztu ziren.

Sariak larunbatean banatu ziren, agendako egun musikatuaren barruan. Izan ere, lehenik Arturo Kanpion abesbatzak Hiriberriko elizan abestu zuen. Ondorengo otamenean egin zen sari banaketa eta Txitera elkartetik atera gabe herri bazkaria izan zen.