Arakil sagardotegira

Guaixe 2016ko mar. 7a, 13:54

Arakilgo Udaleko kultura zerbitzuak sagardotegi bazkaria antolatu du martxoaren 19rako. Izen ematea heldu den astelehenera arte egonen da zabalik. Udaletxean eta 958 500 101 edo 634 584 226 telefonoetan eman daiteke izena. Arakilen erroldatuek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta ez daudenak 30. Autobusa bete arteko lekua izanen da. Arakildarrak Irurtzungo Pikuxar euskal txokoko lagunekin batera joanen dira sagardotegira.

Astigarragako Etxeberria sagardotegira martxoaren 19an, larunbatean, 13:00etan abiatuko dira. 14:00etan bazkaltzera eseriko dira. Bazkal buru luzearen ondoren, 18:30ean Hernanira joanen dira eta etxerako bidean 2:00etan jarriko dira.