Hiru peoi kontratatzeko deialdia

Guaixe 2016ko api. 21a, 11:07

Arakilgo Udalak jakinarazi du hiru peoi sei hilabeterako kontratatuko dituela. Zerbitzu anitzetako enplegatu gisa kontratatuko dituzte. Hirurek udalaren lanen brigada indartuko dute Deialdian interesa dutenek astelehenera arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko. Jarraian aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte: Arakilen erroldatuta egotea, adinez nagusi izatea, aurreikusitako lanak egiteko inolako trabarik ez izatea, halako lanetan jarduteko inhabilitaziorik ez izatea eta B mailako gida baimena izatea. Eskabidearekin batera nortasun agiriaren eta gida baimenaren kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, merituak azaltzen dituen dokumentazioa eta egoera pertsonala zein den ziurtatzen dutenak ere. Informazio guztia www.arakil.net web orrian dago.