Arakildarrak Oskian hitzartuak

Guaixe 2016ko api. 29a, 14:47

Maiatzaren batarekin, ohi denez, arakildarrek Oskiako ermitarako erromesaldia eginen dute. Igandean, gainera, Aralarko aingeruaren irudia izanen dute lagun. San Migelen irudi ibiltariak Arakilen barnako ibilbidea Satrustegin abiatuko du, 9:00etan. Zuhatzun 9:15ean izanen da eta Ekain, 9:30ean. 9:55ean Etxarrenen haren zain izanen dira. Handik Aralarko aingeruaren irudiak Urritzolara joko du, 10:20an iristeko. Izurdiagan 10:45ean izanen da eta handik Errotzera joanen da, 11:10ean. Ibar guztiko herritarren babesarekin Erroztik Oskiarantz 11:40ean abiatuko dira. Behin harrateko ermitan, eguerdian meza izanen da.

Arakilgo Udalak, bestalde, jakinarazi du aurten nekazarien eguna, San Isidro, maiatzaren 14an, larunbatean ospatuko dela, bezperan. Ibarreko hildakoen aldeko elizkizuna 12:00etan izanen da Egiarretako Itxasperri ermitan. Ondoren, bildutakoendako otamena eskainiko du udalak.