Botanika ibilbiderako gonbidapena

Guaixe 2016ko mai. 12a, 10:55

Arakilgo Udaleko Kultura Sailak basaloreak ezagutzeko ibilaldia antolatu du. Maiatzaren 29an, igandean, 10:00etan izanen da. Madozko mendatean jarri dute hitzordua. Han biltzen direnak Felix Rey gidarekin Aralarko botanika hobe ezagutzeko aukera izanen dute. Ibilbidean parte hartzeko udaletxean, 634 584 226 telefonoan, arakilkultura@gmail.com e-postan edo sare sozialen bidez eman behar dute izena.