IX. Arakil´16 mendi martxan izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko maiatzaren 24a

Ekainaren 4an izango da baina maiatzaren 31 baino lehen eman behar da izena

Arakil Kulturak, Etxeberriko Herri Erdi elkartearen laguntzarekin, IX. Arakil´16 mendi martxa antolatu du ekainaren 4rako. Goizeko 8:00etan Hiriberriko iturritik aterako dira, Madotz eta Goldaratzetik buelta egin eta gero, Etxeberrin despeditzeko. 14:30etarako bazkaria antolatu dute Etxeberriko Herri erdi elkartean.

Izena ematea zabalik dago maiatzaren 31ra arte. Horretarako Arakilgo Udalera deitu behar da (948 500 101 edo 634 584 226) edo arakilkultura@gmail.com helbidera mezua bidali (helduek 15 euro, haurrek 8 euro).