Oporren aurretik Astelehen Zoriontsua

Guaixe 2016ko eka. 10a, 12:05

Astelehenean, 19:30ean, Ihabarko Gure Kabiya elkartean.

Elkartu eta gai baten inguruan euskaraz hitz egitea. Horixe da Astelehen Zoriontsuak ekimenaren helburua. Arakil eta Irurtzun aldeko euskaldunak elkartu dira orain arteko bi saioetan. Heldu den astelehenean, atzera ere, elkartu eginen dira. Orduan hizketa gaia animalien inteligentziak emanen du. Saio horren ondoren taldeak garilan eta agorrilean jai hartuko du, baina irailean jardunari heltzeko asmoz.