Udalak Baiona ezagutzeko irteera antolatu du

Guaixe 2016ko eka. 16a, 18:58

Hilaren 25ean,larunbatean, izanen da bidaia
.

Arakilgo Udalak Kultura Zerbitzuaren bidez Lapurdiko hiriburua ezagutzeko irteera antolatu du. Hilabeteko azken larunbatean izanen da irteera, 8:30ean. Arakildarrak Baionara iritsi eta Euskal Museoan bisita gidatua izanen dute. 11:00etatik aurrera libre izanen dute katedrala edo azoka bisitatzeko, edo Baiona Kantuz ekimenean parte hartzeko. 13:30ean Kalostrape jatetxean bazkaltzera elkartuko dira. Mahaitik jaso eta Donibane Lohitzunera joanen dira, hondartzara. 20:00etan Arakilerako bueltako bidea hartzea da asmoa. Hilaren 20a arteko epea dago izena emateko. Udaletxetik pasa daiteke, bestela 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara hots egin daiteke. Arakilen erroldatutakoek 27 euro ordaindu beharko dituzten, erroldatuak ez daudenak 32.