Baionarat

Guaixe 2016ko eka. 24a, 11:40

Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta 30 arakildarrek baino gehiagok Baionako bidea hartuko dute bihar, 8:30ean. Behin Lapurdiko hiriburuan, 10:00etan, Euskal Museoan bisita gidatua izanen dute. Handik aterata, 11:00etan, arakildarrek bazkal garaira arteko tartea libre izanen dute. Hala, katedrala edo merkatua bisitatu, kaleetan galdu edo Baiona Kantuz ekimenean parte hartzeko aukera izanen dute. Kalostrope jatetxean bazkaldu ondoren, 17:00etan Donibane Lohitzunera joko dute, hondartzara. Itsas ertzeko herritik Arakilerako bueltako bidaiari 20:00etan ekinen diote