Haurrendako aisialdi eskaintza

Guaixe 2016ko eka. 30a, 16:22

Arakilgo Udalak udako aisialdi kanpusa antolatu du. Agorrilean izanen da, astearteetan eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara. 5 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza da. Izena garilaren 25era arte eman daiteke udaletxean, edo 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara hots eginez. Arakilen erroldatutakoek 30 euro ordaindu beharko dituzte, erroldatuak ez daudenak 40.