Arakilgo eguna astelehenean

Guaixe 2016ko uzt. 25a, 10:29

Itsasperri ermitaren inguruan, eguerdian, eta Ihabarren ospatuko da festa.

Santiago egunarekin, astelehenean, arakildarrek euren eguna ospatuko dute, Arakilgo eguna. Itsasperri Santiago ermitaren inguruko zelaia ibarreko 12 herrietako arakildarren topagunea izanen da beste behin. Egiarretatik erraldoien konpartsarekin kalejiran hurbilduko dira. Zelaian azoka, musika, haurrendako tailerrak eta beste izanen dira. Eguerdiko elizkizunaren ondoren, urtero moduan, Arakilgo Udalaren omenaldien txanda iritsiko da. Festa Ihabarrera lekualdatu aurretik otamena izanen da. Herri bazkarirako 180 pertsonek eman dute izena.

Ospakizunak egungo formatuarekin 13. aldia du. Horrek esan nahi du Itsasperriko ospakizunen ondoren ibarreko herri guztietan izan dela festa eta, dagoeneko, Ihabardik “bigarren itzulia” hasi duela. 

Egitaraua
11:00etan Erromeria Uharteko erraldoiekin Itsasperrira.
11:30ean Txikiendako eskulan tailerra.
12:00etan Meza Itsasperrin, Arakilgo abesbatzarekin.
12:45ean Udalaren omenaldiak.
13:00etan Otamena zelaian.
Goizean zehar feria, trikitilariak…

Ihabarren
14:30ean Kanpaia-errepika.
14:30ean Argazki zaharren erakusketa.
15:00etan Herri bazkaria.
16:30ean Bazkalostea Bizkairekin.
17:30ean Mus, briska eta partxis txapelketak.
17:30ean Puzgarriak eta haurrendako jolasak.
17:30ean Bizkairekin dantzaldia.
19:00etan Batukada taldearen emanaldia.
20:00etan Sari banaketa.
20:30ean Barrikote afaria.
20:30ean Kontzertua: Hamaika Aldiz.

Ospakizuna hartu duten herriak
2016 Ihabar
2015 Etxarren
2014 Urritzola
2013 Zuhatzu
2012 Aizkorbe
2011 Egiarreta
2010 Etxeberri
2009 Ekai
2008 Izurdiaga
2007 Errotz
2006 Satrustegi
2005 Ihabar
2004 Hiriberri