Arakildarrak euren egunean

Guaixe 2016ko uzt. 25a, 16:02

Santiago egunez arakildarrak euren eguna ospatzen dute, Arakilgo eguna. 13. aldiz egitaraua bi tokitan banatu dute.

Lehenik Itsasperriko ermita erromanikoaren inguruan elkartu dira. Mezaren ondoren, ibarrean azken urtean jaio diren lau umeei ongi etorria egin diete (beste bat faltatu da). Eta, ohi bezala, udalak omenaldia egin du. Aurten omendua Ihabarko antzerki taldea izan da, ibarrari egiten dion kultur ekarpenagatik. Taldekideen adierazpenak jaso ditugu bideoan.