Zalduak irabaziz ekin dio Elomendiko Txapelketari

Guaixe 2016ko ira. 21a, 07:58

Aurreko denboraldiko Zaldua.

Elomendiko Futbol Txapelketa. .1. jardunaldia: Zaldua 3 – Izaslsa 1 /

Asteburuan hasi da Elomendiko Futbol Txapelketa. 15 talde lehiatuko dira, tartean Arakilgo Zaldua. Nabarmena da beste talde sakandar baten falta, Egiarreta taldearena, hain zuzen. Urte asko Elomendiko Txapelketan aritu eta gero, badirudi aurten kale egingo dutela.

Zalduak hasiera ona eman dio denboraldiari, 3 eta 1 hartu baitzuen menpean Izalsa. Sailkapenean Bar Mikel da liderra (3 puntu). Zaldua hirugarrena da, puntu berberekin. Asteburuan Bidezarraren kontra ariko da Zaldua, Lekunberrin.