Arakilgo argazki onenak aukeratuak

Guaixe 2017ko urt. 19a, 19:49


Arakilgo Udaleko Kultura Batzordeak jakinarazi du 3. argazki lehiaketako sarituak zein diren. Internet bidez eta udaletxeko erakusketan emandako botoen bidez aukeratu dira bi mailetako irabazleak. Festa eta ohiturei dagokion atalean lau argazki aurkeztu dira lehiaketara eta herritarrek Juan Antonio Garaikoetxearen Arakilgo eguna argazkia aukeratu dute. Ondarea eta paisaiak atalean, berriz, 29 argazki aurkeztu ziren. Botoek saria Eduardo Uharte Uharteri eman diote. Hark Etxeberriko Monte Hermoso granjan belarra jaten argazkia aurkeztu zuen lehiaketara.