Alde Zaharreko Gurutze Saindua kalean beilatokia eraikitzen ari da Izarra taldea. Etxea barrutik hustu eta hondakinak eraman ondoren, lanak zenbait astez geldi egon baziren ere, berriro ekin diote. Inguruko hainbat auzotar “kezkaz” hartu dute beilatokiaren kokapena eta hala adierazi nahi izan diote Sakanako jendarteari.
Auzotarrek diotenez, “Sakanarendako zerbitzu on bat dela pentsatzen segitzen dugu, baina kokapena ez da egokia”. Ibarreko jendarteari beilatokia toki egokian jartzeko helburua lortzeko “inplikazioa eta babesa” eskatu diote. Aldi berean, “gure arazo berak sufritzen ari diren etxarriarrei elkartasuna adierazten diegu”.