Hilaren 24an izanen da, larunbatean. Autobusa 8:30ean abiatuko da. Flicha ezagutzeko itsasontzi bidaia (10:30), oinezko bisita gidatua (11:15), bazkaria (14:30) eta arratsalde librea izanen dituzte joaten direnek. Arakilera buelta 20:00etan izanen da. Izena udaletxean, 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoan egin daiteke astelehenera arte. Erroldatutako helduek 27 euro pagatu behar dute, haurrek 20. Bestela, 32 eta 22.