Garilaren 25ean, Santiago egunean, Arakilgo ibarraren eguna ospatuko da. Arakilgo Udalak egitaraua prestatu du egun horretarako. Ohi bezala, bi tokitan ospatuko da festa. Lehenik Egiarretako Itxasperri ermitan, besteak beste, meza eta udalaren omenaldiak eginen dira. Otamenaren ondoren festa Hiriberrira lekualdatuko da eta iluntzera arte iraunen du.
Urtero moduan herri bazkaria eginen da. Hartara joan nahi duenak izena udaletxean eman dezake hilaren 18ra arte. Erroldatuta dauden helduek 16 euro pagatu behar dituzte, haurrek; berriz, 7. Arakilen erroldatu gabekoen kasuan, 23 eta 12 dira pagatu beharrekoak.