Arakilgo agorrileko agenda

Guaixe 2017ko abu. 9a, 11:56

Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak agorrilerako agenda zabala prestatu du. Hura joan den ostegunean Urritzolan izan zen zinema emanaldiarekin hasi zen. Etzi izanen du segida, Izurdiagako futbol zelaian ospatuko den kometa festarekin. 17:30etik aurrera izanen da. Larunbatean, 20:00etan,  Izurdiagan, Amico on the beach antzezlana ikusteko aukera izanen da. Obra bera agorrilaren 20an, igandean, Ihabarren jokatuko dute 19:30ean. Hilaren 17an, osteguna, 22:00etan beste zinema emanaldi bat izanen da, oraingoan Satrustegin.

Hori gutxi ez, eta aurreko urteetan bezala argazki lehiaketa antolatu du Arakilgo Udalak. Aurtengo gaia ibarreko herriak dira. Lehiaketan parte hartzera animatu dute udaletik. Bitartean, astelehenetik hilaren 18ra bitartean, ibarreko haurrak udako aisialdi kanpusaz gozatzen ari dira astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.