Arakilgo argazki lehiaketara lanak aurkeztu daitezke oraindik

Guaixe 2017ko ira. 12a, 09:26
Aurreko lehiaketa batean saritutako argazkia.

Laugarren urtez segidan Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak argazki lehiaketa antolatu du. Aurtengo gaia ibarreko herriak dira; edo, zehatz esanda, Arakilgo arkitektura ondarea. Lanak hilaren 28ko gauerdira ara arte aurkezteko aukera izanen da. Sariak bi izanen dira. Epaimahaiak emandako 200 euroko saria eta herri bozketa bidez aukeratutakoari 100 euroko saria (lastailaren 2tik 16ra). Argazki batek ezin izanen ditu bi sariak eskuratu.

Arakil Kulturak jakinarazi duenez, parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ditzake lehiaketara. Horretarako, arakilkultura@gmail.com e-posta du. Argazkilariak bere datuak eta harremanetarako bidea gaineratu behar ditu. Horrekin batera, aurkeztutako lanen izenburua, deskribapena eta irudian jasotakoaren kokalekua eman behar ditu. Argazkiak .jpg formatuan aurkeztu behar dira eta 30 cm-ko tamaina alderik handienean, 200 puntuko erresoluzioarekin. Lehiaketako oinarriak www.arakil.net web orrian daude.