Nekazaritza Politika Bateratuko (NPB) kanpainako lehen ordainketak 10.465 onuradun ditu Nafarroan. Haiek foru administraziotik 52.890.182 euro jasoko dituzte egun hauetan. Hau da, Nafarroako Gobernuak aurtengo kanpainari dagokien laguntzaren % 70 pagatuko du. Diru-laguntza horren helburua da “2018ko kanpainako lanekin hasterakoan sektoreak likidezia izan dezala”. Sakanatik NPBko 192 txosten onartu dira eta haien jabeek 948.890,33 euro jasoko dituzte, Nafarroako laguntzen % 1,79.
NPB ordainketak egin ahal izateko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Europako Batasunak ezarritako baldintzak bete behar ditu. Gastuen aurreratzeari dagokionean gehiena % 70 da eta hala egin du departamentuak. Horretarako, eguraldi txarrak sektorean sortutako finantza zailtasunak eta nekazari profesionalei sortu dizkien diruzaintzako arazoak argudiatu ditu. Jakina, hartzaileek dagozkien baldintzak eta kontrol administratiboa bete behar dituzte. Departamentutik jakinarazi dutenez, aurrerapen modura beste diru-laguntza batzuk ordainduko ditu lastailean eta azaroan. Horiek aurreneko ordainketa honetan sartu ez diren espedienteendako, azalerari eta abeltzaintzari lotutakoak izanen dira.
Udala | Txostenak | Dirua |
Altsasu | 15 | 29.435,54 |
Arakil | 37 | 329.988,21 |
Arbizu | 9 | 23.254,47 |
Arruazu | 3 | 2.933,28 |
Bakaiku | 4 | 19.828,86 |
Ergoiena | 15 | 54.074,06 |
Etxarri Aranatz | 30 | 145.046,91 |
Irañeta | 2 | 46.168,40 |
Irurtzun | 14 | 39.581,47 |
Iturmendi | 4 | 7.694,03 |
Lakuntza | 12 | 59.344,09 |
Olatzagutia | 10 | 22.305,48 |
Uharte Arakil | 22 | 95.350,12 |
Urdiain | 13 | 32.759,51 |
Ziordia | 2 | 41.125,90 |
Sakana | 192 | 948.890,33 |