Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak udazkeneko eskaintza aletzen doa. Azaroaren 18rako bertso saio musikatua antolatu du. Oskar Estanga eta Oihana Iguaran bertsolariak izanen dira Ihabarren ariko direnak. 19:00etan bertso saioa eskainiko dute kontzeju-etxeko bajeran. Ondoren, 22:00etan afaria egonen da. Hartan parte hartu nahi duenak azaroaren 16ra arte eros dezakete txartela Arakilgo udaletxean. Arakilen erroldatutako helduek 12 euro ordaindu beharko dute afaltzeko, erroldatuta ez daudenak, berriz, 15. Haurrak badira, erroldatutakoek 6 euro pagatu beharko dute eta erroldatu gabekoek 8.