Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta bertso saio musikatua izanen da Ihabarren bihar, 19:00etan. Kontzeju-etxean Oskar Estanga eta Oihane Iguaran izanen dira. Azken hori Bertsolari Txapelketa Nagusian buru belarri sartuta dago. Musika lagun bertsotan ariko dira biak. Saioa despedituta, bajeran bertan, afaria izanen da bildutako guztiendako. Afaltzera 25 pertsona elkartuko dira kontzeju-etxeko bajeran.