Ibarreko zuhaitzen eguna bihar ospatuko da

Guaixe 2018ko mar. 9a, 14:21

Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak, Arakil Kulturak, zuhaitzen eguna antolatu du biharko. Joan den urtean Izurdiagako futbol zelaiaren ondoan 18 intxaurrondo landatu bazituzten, aurten hitzordua Egiarretan jarri dute, Itsasperri ermitan hain zuzen ere. 10:30erako joaten direnek Igor Lanz eta Miren Bajorekin eskulan tailerrean parte hartzeko aukera izanen dute. Hura despedituta, 11:00etan, aitzurrak hartzeko garaia izanen da. Itsasperrin bertan eta Etxarrenen zuhaitzak landatuko dituzte. Baina ez hori bakarrik, haiei buruko informazioa eta mantentzerako irizpideak emanen dituzte. Lana despedituta, zuhaitzen egunean parte hartzen duten guztiendako merezitako otamena izanen da ermitaren inguruan, eguerdian.