Arakilen zuhaitz berriak

Guaixe 2018ko mar. 18a, 12:58

30 bat haur, eta haien gurasoek, ospatu zuten larunbatean Arakilgo zuhaitz eguna. Eguraldiagatik Etxarrengo frontoian elkartu ziren. Txikiek ezpel egurrez egindako lepoko eta eskumuturrekoak egin zituzten. Eta inidiarren etxolak edo tipiak egiten aritu ziren hainbat makilekin. Igor eta Miren izan zituzten eginkizun horietan gidari. Tailerretan ibili ondoren, guztiak bi taldetan banatu ziren. Batzuk Etxarrenen gelditu ziren eta besteak Itsasperri ermitara jo zuten. Herrian 5 gaztainondo landatu ziren eta ermitan 6 masustondo.