Udalak hiru kontrataziotarako deialdia egin du

Guaixe 2018ko apirilaren 17a

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, hiru kontratazio eginen ditu. Alde batetik, zerbitzu anitzetako lantaldean aritzeko bi peoi eta, bestetik, gizarte eta kultur dinamizatzaile bat kontratatuko ditu udalak. Guztiak ere 6 hilabetetarako kontratua izanen dute. Interesa dutenek euren eskaerak ostiralera arte aurkeztu ditzakete. Deialdien oinarriak www.arakil.net web orrian daude.