Udalak zerbitzu anitzetarako peoia behar du

Guaixe 2018ko mai. 4a, 12:05

Aurretik egindako deialdian lanpostua bete gabe gelditu ondoren, Arakilgo Udalak zerbitzu anitzetako peoi bat kontratatzeko deialdia egin berri du. Arakilen erroldatutako langabeek eman dezakete izena heldu den asteazkenera arte. Deialdiaren oinarriak Arakilgo udaletxean eta www.arakil.net web orrian  kontsultatu daitezke.