Udalak peoia kontratatzeko deialdia egin du

Guaixe 2018ko mai. 24a, 19:03

Arakilgo Udalak bere lanetarako taldea indartzeko peoia kontratatu nahi du. Hiru hilabeterako kontratua eskaini du, garagatzaroaren 11tik irailaren 11ra arte. Deialdian interesa duten pertsonek udaletxean edo www.arakil.net web orrian opatu dezakete informazioa. Hautaketa prozesuan parte hartzeko izena emateko epea heldu den ostiralean despedituko da.

Bestalde, Arakilgo Udalak 14- eta 30 urte bitarteko gazteek gazteendako jarduerak antola ditzaten diru-laguntzak emateko deialdia egin du. Kultura, ingurumen, gizarte edo kirol jarduerak aurkeztu daitezke diru-laguntza deialdira. Udalak 1.500 euroko poltsa du laguntzak emateko. Interesa dutenek euren proposamenak Arakilgo udaletxean irailaren 30erako aurkeztu beharko dituzte. Arakilgo Udaletik gazteak deialdian parte hartzera gonbidatu dituzte, gustuko jarduerak egiteaz aparte, herriei horrela bizia ematen dietelako.