Bardea eta arroz soroak ezagutzeko bidaia

Guaixe 2018ko eka. 19a, 13:16

Bardea. Argazkia: @TurismoNavarra

Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak Bardea eta han dauden arroz soroak ezagutzeko irteera antolatu du hilaren 30erako. 08:30ean abiatuko da autobusak herrietatik. 10:30ean arroza, dilistak eta beste ekoizten dituen El Alcaravan familia-enpresa eta soroak bisitatzea aurreikusi da. 12:30ean Bardeara bisita gidatua eginen da, autobusez; eta leku esanguratsuetan geldialdiak eginen dituzte. 15:00etan Arguedasgo Hernani jatetxean bazkaria izanen da. Ondoren, herrian arratsaldea libre pasatzeko aukera izanen da eta Arakilerako bueltako autobusa 19:00etan abiatuko da.

Astelehenera arte eman daiteke izena udaletxean, 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara hots eginez. Arakilen erroldatutakoek 25 euro ordaindu behar dituzte, 18 haurren kasuan. Erroldatuak ez daudenak, berriz, 30 eta 20.