Aldaketa musika ikasketei buruzko ordenantzan

Guaixe 2018ko eka. 28a, 12:11
Irurtzungo eta Arakilgo udaletxeak.

Arakilgo Udalak Irurtzungo musika eskolarekin hitzarmena du, hala ibarreko ikasleak musika ikasketak ikastetxe horretan egin ditzakete. Arakilek ordenantza bidez arautua du hitzarmena eta hilaren 6an egindako bilkuran aldaketa bat egin zen. Hala, beste musika eskolaren batean ikasketak egiten duten arakildarrek diru-laguntza izateko aukera izanen dute. Beti ere, baldintza batzuk bete beharko dira horretarako: Irurtzungo musika eskolan ez dagoen ikasketa bat ikastea, Irurtzungo musika eskolan plazarik ez egotea, Irurtzungo musika eskolan ikasketa hori euskaraz ez egotea edo izena emandakoa musika eskola publikoa izatea.