Udalak kultur irteera antolatu du

Guaixe 2018ko ira. 27a, 19:07
Peru harriko ikuspegia. Argazkia: www.eitb.eus

Arakilgo Udalak Leitzako Peru Harri museoa eta Tolosa feria egunean ezagutzeko irteera antolatu du lastailaren 6rako. Antolatutako egitarauaren arabera 08:30ean abiatuko da autobusa Arakildik. 09:30ean Iñaki Perurenak bere harriaren museoan barna gidatuko ditu arakildarrak. Hura despedituta, 11:30ean Tolosarako bidea hartuko dute. Feria eguna da eta eguerditik aurrera libre izanen dute arakildarrek. 14:30ean Alde Zaharrean bazkaltzera elkartuko dira. Bazkaldu ondoren, 17:00etan hiria ezagutzeko bisita gidatua izanen dute. Hura bukatuta, 19:00etan, Arakilera bueltan etorriko dira.

Irteerara joan nahi dutenak asteartera arteko epea dute udaletxean izena emateko. 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietara hots egin daiteke. Arakilen erroldatutako helduek 25 euro pagatu beharko dute, haurrek, berriz 18. Ibarrean erroldatuta ez daudenek adinaren arabera 30 euro edo 20 pagatu beharko dituzte.