Ibarra eta bere historia ezagutzeko irteera

Guaixe 2018ko urr. 18a, 18:33

Arakildarrak aurreko irteera batean, Berastegiko ermitan.

Arakilgo Udaleko kultura zerbitzuak XI. historiaz beteriko mendi martxa antolatu du hilaren 27rako. Ibarreko txokoak eta haien historia ezagutzeko proposamena da. Aurtengo eskaintza Satrustegi du hasiera eta bukaera. Ibiltariek Jokin Lanz historialariak lagunduta eginen dute bidea. Barga aldean ibiliko dira eta besteak beste Beramako despopulatua ezagutzeko aukera izanen da. Akaberan bazkaria izanen da. Horretan izena emateko udaletxera hots egin behar da: 948 500 101 edo 634 584 223. Bestela, arakilkultura@gmail.com e-postara idatzi. Asteazkenera arte dago epea zabalik.