Landa-inguruneko ekintzailetza-programa egiteko bilera

Guaixe 2018ko urr. 25a, 15:56

Nafarroa Ezagutu sarearen bileran gobernu ordezkariak. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Nafarroako espazio naturalen sareak ekintzailetza-dinamikak abian jarri ditu landa-ingurunean jarduera eta enplegua sortzeko helburuarekin. Horregatik, Iruñean bilera egin zuen asteartean. Nafarroako Gobernuko hiru kontseilari bertan zirela, herrialdeko hainbat eskualdetako ordezkariak izan ziren. Tartean Arakilgo Udala kide den Plazaola turismo partzuergoa eta hark sustatzen duen izen bereko bide berdea. Bileraren helburua: ibilbide-orri bat prestatzen hasi da landa-ingurunean ekintzailetza-programa garatzeko, natur-gune horietan ekonomia-, turismo- eta hezkuntza-jarduerak eta enplegua sortzeko helburuz.

Ekonomia Garapeneko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko eta Hezkuntzako departamentuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzu-Nafar Lansarek bat egin dute gobernuaren zeharkako ekintzan. Ezagutu sareko espazioen kudeaketa-sistemak dinamizatzeko eta modernizatzeko dinamika da eta “politika soilik kontserbazionistetatik haratago eta natur-ingurunea jarduera-motor gisa hartuta”.

30
Nafarroa ezagutu sarea osatzen duten espazio naturalen eta berezien kopurua.