Zaldua liderrak gol festa ederra ospatu zuen

Guaixe 2018ko aza. 21a, 08:43

Elomendiko Futbol Txapelketa. 7. jardunaldia: Basati 0 – Zaldua 8

Elomendiko Futbol Txapelketan 7. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Arakilgo Zalduak Basati izan zuen aurkari eta esan beharra dago arakildarrak jaun eta jabe izan zirela, 0 eta 8 hartu baitzituzten mendean Basatikoak. Garaipen polita eta hiru puntu eder ekarri zituzten Ukarretik.

Zaldua liderrak 16 puntu ditu eta bi puntu ateratzen dizkio Barasoain bigarrenari (14 puntu) eta hiru Elomendi hirugarrenari (13 puntu). Asteburuan 5 punturekin sailkapenean 10.a den Modernilloren kontra ariko da Zaldua.