Elomendin Zalduak ligari eusten dio

Guaixe 2018ko abe. 19a, 08:27

Elomendiko Txapelketa. 10. jardunaldia: Zaldua 4 - Izalsa 1

Elomendiko Futbol Txapelketan 10. jardunaldia jokatu da egunotan. Arakilgo Zalduak partida aurreratzea erabaki zuen eta zubi-foralean jokatu zuen asteburu honetako lehia: Etxarrengo taldeak 4 eta 1 irabazi zion Izalsari.

Txapelketako 10. jardunaldia jokatuta, Zalduak eusten dio lidergoari (22 puntu), Elomendi bigarrenarekin puntutara berdinduta. Barasoain da hirugarrena (17 puntu). Txapelketak geldialdia izango du orain, Gabonak direla, eta ez da jardunaldirik jokatuko ilbeltzaren 12ra arte.