Zalduak 0 eta 2 irabazi zion Ageriri eta lider jarraitzen du

Guaixe 2019ko urt. 22a, 12:20

Elomendiko Futbol Txapelketa. 12. jardunaldia: Ageri 0 – Zaldua 2

Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan 12. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak 0 eta 2 irabazi zion Ageriri Ukarren jokatutako partidan eta Elomendiko lider jarraitzen dute arakildarrek (28 puntu), Elomendi bigarrenari 3 puntu (25 puntu) eta Bidezarra hirugarrenari 4 puntu aterata (24 puntu). Asteburuan atseden jardunaldia du Zalduak.