Zalduak lidergoari eutsi dio, Elomendirekin puntutara berdinduta

Guaixe 2019ko urt. 29a, 10:30

Zaldua taldea.

Elomendiko Futbol Txapelketa. 13. jardunaldia: Zalduak atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 13. jardunaldia jokatu da. Arakilgo taldeak, Zalduak, atseden jardunaldia zuen, baina hala ere lidergoari eustea lortu du. 28 puntu ditu Zalduak, Elomendi bigarrenak bezala. Barasoain da hirugarrena, 26 punturekin.

Beraz, gauzak oso estu daude sailkapen orokorrean. Asteburuan sailkapenean 12.a den Izalsaren kontra ariko da Zaldua, Paternainen, eta ea arakildarrak lidergoari eusteko kapazak diren.