Zalduak lider jarraitzen du Elomendiko Txapelketan

Guaixe 2019ko ots. 19a, 11:21

Elomendiko Futbol Txapelketa. 16. jardunaldia. Zaldua 4 – Ageri 2

Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan 16. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Ageri izan zuen arerio eta 4 eta 2 irabazi zuten arakildarrek. Horrela, Elomendiko lider jarraitzen dute, 32 punturekin, Elomendi bigarrenarekin puntutara berdinduta eta Bidezarra hirugarrena 2 puntura duela (30 puntu).

Asteburuan sailkapenean zortzigarrena den Apoloren kontra ariko da Zaldua, Noainen. Asteburuan Altsasuk Izarra hartuko du.