Zalduak Apolo irabazi zuen eta lidergoari eutsi dio

Guaixe 2019ko ots. 26a, 10:39

Elomendiko Futbol Txapelketa. 17. jardunaldia: Apolo 0 – Zaldua 8

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 17. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Apolo zuen aurkari eta esan beharra dago arakildarrak Apoloren gainetik pasa zirela, 0 eta 8 irabazi baitzuten, gol festa ederra.

Horrela, Zalduak Elomendiko Futbol Txapelketako lidergoari eusten diote (35 puntu). Bidezarra bigarrena da, 2 puntura (33 puntu) eta Elomendi hirugarrena, hiru puntura (32 puntu). Beraz, gauzak estu-estu daude sailkapenean. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak dira eta. Soilik atzeratutako partidaren bat jokatuko da.

Hurrengo jardunaldia otsailaren 16an jokatuko da. Zalduak sailkapenean bosgarrena den Barasoain izango du aurkari, Lekunberrin.