Ibarraren sagardotegi plana

Guaixe 2019ko mar. 18a, 18:50
Jendea Sagardotegian. Argazkia: www.sagardoarenlurraldea.eus

Hilaren 30ean, larunbatean, sagardotegi bazkari plana antolatu du Arakil Kulturak.

Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak, Arakil Kulturak, aurtengo sagardo berriaz gozatzeko Hernanira irteera antolatu du. Txotx denboraldia betean sagardo bazkaria antolatu du martxoaren 30erako. Hernanirako autobusa 12:30ean abiatuko da Arakildik. Behin helmugara iritsita bazkaldu bitartean poteoan ibiltzeko aukera izanen da. 14:00etan eseriko dira Otsua-enea sagardotegiko mahaira. 18:30ean sagardotegitik Hernanira jaitsiko dira eta 02:00etan etxerako buelta hartuko dute.

Sagardotegira joateko izena eman nahi duenak asteazkenera arteko epea du. Autobuseko tokiak bete arteko tokiak daude. Arakilen erroldatutakoek 30 euro ordaindu behar dituzte, ibarrean erroldatuta ez daudenak, berriz, 35. Informazio gehiagorako 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoak.