Langabeak kontratatzeko deialdia luzatuta

Arakilgo udaletxea.

Arakilgo Udalak jakinarazi du langabetuak hiru hilabeterako kontratatu nahi dituela, garagartzaroaren 11tik irailaren 11ra. Arakilgo Udaletik jakinarazi dutenez, langabezian dauden arakildarrek hilaren 31ra arteko epea dute udaletxean eskaerak aurkezteko. Deialdiaren oinarriak www.arakil.net web orrian daude.