Udal eta foru hauteskundeak 2019

Kolore bakarreko udala

Guaixe 2019ko eka. 1a, 14:39

Arakilgo udaletxea.

Aspaldiko partez hautagaitza bakarra aurkeztu zen udalera eta EH Bilduren zazpi zinegotzik osatuko dute.

Arakil
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 760   771  
Parte hartzea 473 % 62,24 583 % 75,62
Abstentzioa 287 % 37,76 188 % 24,38
Boto baliagarriak 163 % 34,46 28 % 4,80
Boto baliogabeak 38 % 8,03 11 % 1,88
Zerrendei emandakoak 310 % 65,54 555 % 95, 19
Boto zuriak 125 % 26,42 17 % 2,91
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 310 (% 71,26) 7 179 (% 31,29) 2
Arakil Independienteak     276 (% 65,73) 5
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 759   770  
Parte hartzea 522 % 68,77 577 % 74,94
Abstentzioa 237 % 31,23 193 % 25,06
Boto baliagarriak 518 %99,23 575 % 99,65
Boto baliogabeak 4 % 0,76 2 % 0,34
Zerrendei emandakoak 515 % 98,65 564 % 97,74
Boto zuriak 3 % 0,57 11 % 1,90
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 161 % 31,08 154 % 26,78
Geroa Bai 135 % 26,06 119 % 20,70
NA+ 119 % 22,97 151 % 26,26
PSN-PSOE 56 % 10,81 27 % 4,70
Ahal dugu 26 % 5,02 80 % 13,91
I-E 7 % 1,35 12 % 2,09
Vox 6 % 1,16    
UpyD     4 % 0,70


Igandeko hitzorduak aldaketa ekarri du Arakilgo Udalera: urteetan independenteen esku izandako udala EH Bilduren eskura pasa da hautagaitza aurkeztu duten bakarrak izan direlako. Eta arakildarrek bultzada handia eman diote udalera sartzeko. Izan ere, koalizioak 310 boto eskuratu ditu (% 71,26), duela lau urte baino 131 boto gehiago (% 73,18). Despeditu berri den legegintzaldian 15 hilabetez alkate izandako Paz Gonzalez Saguesen ondoren Oihana Olaberria Jaka Arakilgo bigarren emakumezko alkatea izanen da.

Aurrekoekin alderatuta igandeko udal bozetako parte-hartzea 13,38 puntu txikiagoa izan zen, % 62,24koa. Igandean nabarmen handitu zirenak boto txuriak izan ziren, 127, 2015ean baino 108 boto txuri gehiago (% 735,29). Baliorik gabeko botoak 11tik 38ra pasa dira lau urtetan, 27 gehiago (% 345,45).

Udalaren osaera
1. Oihana Olaberria Jaka
2. Irantzu Escudero Jaka
3. Iker Alegre Santander
4. Jose Javier Beroiz Plano
5. Jesus Maria Gaztañaga Gonzalez
6. Raul Angulo Blanco
7. Juan Jose Madariaga Orbea

Parlamentua
Foru hauteskundeetan arakildarren boto gehien jaso duena EH Bildu izan zen, 161 boto (% 31,08), 7 boto gehiago (% 4,55). Arakilen boto gehiago lortu zituen bigarren zerrenda Geroa Bai izan zen: 135 (% 26,06), 16 boto gehiago (% 13,45). Navarra Sumak 119 boto (% 22,97) eskuratu ditu Arakilen, koalizioa osatzen dute hiru alderdiek aurreko deialdian baino 32 boto gutxiago dira (% 21,19). PSNk arakildarren 56 boto (% 10,81) jaso ditu, 29 gehiago (% 107,41). Ahal Duguk, berriz, behera egin du eta 26 botorekin gelditu da (% 5,02), 54 babes galdu ondoren (% 67,5). Voxek 6 boto jaso ditu (%1,16). Uxue Barkosen gobernuari eutsi dion laukoak 322 boto jaso zituen, 2015ean baino 43 gutxiago (% 11,78). Parte-hartzeak 6,17 puntu egin zuen behera.

Europa
EH Bildu barne hartzen duen Orain Errepublikak izan da Europako Parlamenturako hauteskundeetan arakildarren artean babes handiena jaso duena, 173 boto (% 33,66). Duela bost urte koalizioa zegoen Herriek Erabaki hautagaitzak baino 86 boto gehiago dira (% 98,85). Arakildarren Europarako bigarren aukera alderdi sozialista izan da 85 botorekin (% 16,54), 75 boto gehiago (% 750). Popularrek 75 boto jaso zituzten (% 14,59), 41 boto gehiago (% 120,59). Geroa Baik Europarako Arakilen 62 boto eskuratu ditu (% 12,06). Ahal Duguk 48 babes jaso ditu (% 9,34), 30 boto gehiago (% 166,67). Ciudadanosendako 20 boto izan dira (% 3,89), Voxendako 13 (% 2,53) 12 gehiago, Juntsendako 8 (% 1,56) eta IGRErendako 2, (% 0,39).

Informazio gehiago hemen.