Arakilgo Udalak jakinarazi du langabeak kontratu nahi dituela. Haiek udalaren Lanen Zerbitzuen ariko dira lanean hiru hilabetez, heldu den asteartetik irailaren 11ra arte. Interesa duten pertsonek euren eskaerak Arakilgo udaletxean aurkezteko epea ostiralera arte dute. Informazio gehiago nahi duenak udaletxean bertan, 948 500 101 telefonora hots eginez edo info@arakil.net e-postara idatziz lortu dezake.