Bake epailearen eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Guaixe 2019ko eka. 6a, 16:51
Arakilgo udaletxea eskuinean.

Bihartik aurrera 15 eguneko epea zabalik dago.

Arakilgo Udalak jakinarazi du udalerriko bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela. Horregatik, bi postuak betetzeko deialdia egin du. Interesa dutenek euren eskabideak Arakilgo udaletxean aurkezteko 15 egun dituzte, bihartik aurrera. Beti ere, gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek aurkez ditzakete eskaerak.