Haur eta helduendako udal eskaintza

Guaixe 2019ko eka. 16a, 12:47

Arakilgo udaletxea.

Udako aisialdi campusa eta kultur irteera iragarri ditu.

Arakilgo herri batetik bestera mugituko den udako aisialdi campusa antolatu du udalak. Garilaren 29tik agorrilaren 14 bitarteko astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eginen dira haurrak begiraleekin. Campusa 5 eta 12 urteko haurrei zuzenduta dago eta euskaraz izanen da. Izena emateko epea garilaren 23an despedituko da. Arakilen erroldatutakoek 30 euro pagatu beharko dute eta 40 hala ez badaude.

Bestetik, hilaren 29an Oñati eta Arantzazu ezagutzeko kultur-irteera programatu du Arakilgo Udalak. Autobusa 08:30ean abiatuko da. Behin Oñatin, 10:30ean, Txokolateixia, txokolatearen interpretazio gunea bisitatuko dute. Handik atera eta 11:30ean Oñatiko unibertsitatea eta parrokia ezagutzeko bisita gidatua izanen dute. Ondoren zein bere albiziora herria ezagutzeko aukera izanen du, baina 14:30ean bazkaltzera elkartuko dira. Handik atera ondoren, 17:00etan, Arantzazun bisita gidatua izanen dute. Handik aterata etxerako buelta eginen dute.

Izena eman nahi duenak hilaren 25era arteko epea du. Erroldatuta daudenek 25 euro pagatu beharko dituzte, 18 haurrak badira. Arakilen erroldatuta ez daudenak, berriz, 30 edo 20, adinaren arabera. Bi eskaintzen gaineko informazio gehiago nahi duenak 948 500 101 edo 634 584 223 telefonoetara hots egin dezake.