Arakilgo eguneko aurre-prestaketak

Guaixe 2019ko uzt. 11a, 09:14

Joan den urtean Satrustegin izan zen ospakizuna eta txondorra ikusteko aukera izan zen.

Hilaren 20an ospatuko da eta herri bazkarian parte hartzeko heldu den asteartera arte eman daiteke izena.

Arakilgo Ibarraren eguna garilaren 20an ospatuko da. Ohi denez, Egiarretako Itxasperri ermita erromanikoaren inguruan hasiko da ospakizuna. Orain arteko ospakizun ereduari segituz, Itxasperritik Arakilgo herri batera lekualdatuko da ospakizuna. Aurten Zuhatzu izanen da festa hartzen duena. Egitarauaren barruan herri bazkaria dago. Izena ematea heldu den asteartean despedituko da. Arakilen erroldatuta dauden helduek 20 euro pagatu beharko dituzte, 23 erroldatuta ez daudenek kasuan. Haurrek 9 edo 11 euro pagatu beharko dute, ibarrean erroldatuta dauden edo ez kontutan hartuta. Udaletxean, 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetara hots eginez eman daiteke izena.