Kooperazio lanetarako laguntzen deialdia

Guaixe 2019ko urr. 29a, 09:07
Arakiolgo udaletxea, Irurtzunen.

Proposamenak abenduaren 15era arte aurkeztu daitezke.

Arakilgo Udalak kooperazio egitasmoak egiten dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeko deialdia egin du. Laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu behar da udaletxean, eta horrekin batera diruz lagundu nahi den egitasmoari buruzko memoria aurkeztu behar da. Baita finantzatzeko plangintza, kanpoko diru-laguntzak barne (horren berri propio aurkeztu beharko da). Arakilgo Udalak urte hasieratik 2020ko garilaren 1era bitartean garatuko diren proiektuak lagunduko ditu. 

2.500 euro banatuko ditu guztira Arakilgo Udalak. Eskaeren arabera proiektuek 300 euro eta 2.500 euro artean jaso dezakete, baina udalak egoki joz gero proiektu bakarrarendako izan daiteke dena.