Mendia

Bi Gazteluen Martxa, igandean

Guaixe 2019ko aza. 22a, 10:40

Arakilgo Kultura eta Gizarte Batzordeak eta Iratxo elkarteak antolatuta, Aixita eta Orarregi gazteluak lotuko dituzte. 8:30ean jarri dute hitzordua, Irurtzungo plazan

Kultura eta kirola batzeko ahalegina egin dute Arakilen eta Irurtzunen. Arakilgo Kultura eta Gizarte Batzordeak eta Iratxo mendi elkarteak Bi Gazteluen Martxa antolatu dute igandean, azaroaren 24an. Helburua bailaran dauden Nafarroako Erresumako Aixita eta Orarregi gazteluak batzea da. 

Igandean, 8:30ean Irurtzungo plazan jarri da hitzordua, autoak antolatu eta Etxeberrira joateko. Handik, Bi Aizpetakoen baten gainean dagoen Aixita gaztelurantz egingo dute. Aixitaraino igo, Etxeberrira jaitsi, eta Etxarrenera joango dira segidan, bertan goizeko 10:30ean gosari-hamaiketakoa egiteko. Ondoren, Etxarrendik Urritzolara joko dute mendizaleek, Orarregira igo eta atzera ere Urritzolara jaisteko.